Igo
  • 2019/12/23

Berrerabili daitezkeen objektu txikiak batzeko bi edukiontzi gehiago jarri dira Galdakaon

Loiolako Ignazio kalearen 5. zenbakian eta Bizkaia kaleko 15.ean edukiontzi berri bana jarri dira, berrerabili daitezkeen objektu txikiak batzeari begirakoak. Urtetako eskaerari erantzun zaio horrela.


Arropa eta oinetakoak dira edukiontzi horietan gehien biltzen direnak, baina, horiez gain, beste mota askotako objektu txikiak ere utzi daitezke bertan: jostailuak, liburuak, elektrogailu txikiak, gailu elektronikoak eta etxerako tresnak, besteak beste. Bakoitzari beharrezko tratamentua eman, eta berrererabili daditezela da helburua.


Edukiontzi gehiago jarri izanaren arrazoia argia da: urteko garai batzutan, batez ere udazkenean eta udaberrian arropa aldaketa egiten denean, gainezka egoten dira edukiontzi horiek. Gero eta gehiago erabiltzen dira, eta joera hori indartu nahi du udalak, berrerabiltzea sustatu nahian. Bi ontzi berriekin, 12 dira Galdakaon berrerabiltzeko materiala hartzeari begira dauden edukiontziak.