Igo
  • 2021/09/22

Berezikoetxen eta Zuhatzun ping pong mahaiak jarri dira, herritarrek aurtengo aurrekontuetarako erabaki bezala

Aurtengo aurrekontuei begira iaz egin zen parte hartze prozesuan, Berezikoetxen ping pong mahaiak jartzeko eskaera izan zen herritarrek aukeratuetako bat. Berezikoetxen bi mahai jarri dira, eta, eskaintza zabaltzeko, beste auzo batzuetara ere zabalduko du egitasmoa Udalak. Zuhatzun, esaterako, beste bi ping pong mahai jarri dira dagoeneko.

Gehiago ere jarriko dira aurrerantzean; guztira 11 mahai, bederatzi lekutan. Dagoeneko erabilgarri dauden aipatutako lau mahai horiez gainera, ping pongean aritzeko azpiegitura bana jarriko dira Urretan, Muguru parkean, Ardanza parkean, Bengoetxen, Aperribain, Usansolon eta Gorozibain. Datozen hilabeteetan jarriko dira horiek guztiak. Guztira, 10.000 euro bideratuko dira horretara.