Igo
  • 2018/07/25

Berezikoetxe eta Tximelarreko haur-jolastokiak handituko dira 72.000 euroko inbertsioarekin.

Galdakaoko Udalak 72.000 euroko inbertsioa egingo du Berezikoetxe eta Tximilarreko haur-jolastokiak handitzeko. Lanak udan hasiko dira eta bi hilabete iraungo dute.


Hona hemen planteatutako esku-hartzeen xehetasunak:


Berezikoetxe


Handituko den jolastokia 1.240 m2 inguruko plaza batean dago. Ekialdeko aldean erdi estalitako harmaila batzuk daude.


Jolastokiak, orain, 125 m2 ditu, eta hiru jolasek osatzen dute. Hiri-altzariei dagokienez, inguruan zenbait banku, paper-ontzi eta argiteria-sareko puntu daude, eta plazaren beste muturrean iturri bat.


Eremu horretan egin beharreko jarduketa jolastokia aldatu eta handitzean datza, egun dauden jolasak kenduz eta hainbat adin eta tipologiatako pertsonei zuzendutako beste batzuk instalatuz. Horretarako, gomazko zoladura hegoalderantz zabaldiko da, egungo azaleari beste 134 m2 gehituz. Zabaldutako zoladuraren gainean beste bederatzi jolas instalatu nahi dira:


Tximelarre


Handitu nahi den jolastokia 600 m2 inguruko plaza batean dago, eta plataforma bakoitzak hainbat altuera ditu. Jolastokiak, orain, 50 m2 ditu, eta jolas konbinatu bakar batek osatzen du. Hiri-altzariei dagokienez, inguruan zenbait banku, paper-ontzi eta argiteria-sareko puntu daude.


Eremu horretan egin beharreko jarduketa jolastokia handitzean datza, hainbat adin eta tipologiatako pertsonei zuzendutako beste bi jolas instalatuz. Horretarako, gomazko zoladura mendebalderantz zabalduko da, egungo azaleari beste 15 m2 gehituz. Zabaldutako zoladuraren gainean beste bi jolas instalatu nahi dira.