Igo
  • 2021/12/01

Berdintasunerako Jardunaldiak abenduaren 13an eta 14an izango dira, indarkeria matxista guztiak jomuga hartuta

Galdakaoko Berdintasunaren Jardunaldiak abenduaren 13an eta 14an egingo dira, Torrezabalen, ‘Indarkeriak matxistak, hamaika aurpegi’ leloarekin. XVI. edizioa izango da aurtengoa.
Jardunaldietarako izen ematea doakoa izango da, baina COVID-19ak eragindako egoera dela-eta edukiera ohi baino mugatuagoa izan daiteke, eta beraz, parte hartu nahi dutenei izena lehenbailehen emateko deia egiten die Galdakaoko Udalak. Edozein kasutan, ekitaldia zuzenean online ikusteko aukera egongo da Galdakaoko Udalaren Youtube kanalaren bidez.
Jardunaldietan izena ematea Torrezabal Kultur Etxean egin daiteke, 94 401 05 28 telefonoaren bidez, eta baita Galdakaoko Udalaren webgunean ere: https://www.galdakao.eus/berdintasunerako-jardunaldiak/.
Aurtengo parte hartzaileak hauek izango dira: Ana Bernal Triviño, Estitxu Fernandez Maritxalar, Encarnación Bodelon Gonzalez, Lourdes Moruga Sebastian, Cristina Fallaras eta Sonia Vivas. Gainera, Muxote Potolo Batek jardunaldien akta grafikoa egingo du.
Informazio gehiago eta egitaraua:

XVI BERDINTASUNERAKO JARDUNALDIAK