Igo
  • 2021/06/21

Bengoetxeko biribilgunea txikitzeko lanak hiru asteotan egingo dira

Herritarrek aurrekontu parte hartzaileetan erabakitakoa betez, txikitu egingo da Bengoetxeko biribilgunea. Bertako auzokideek egin zuten proposamena, errotonda hain handia izateak auzokoen mugimendua zaildu egiten zuela argudiatuta.


Momentu batetik bestera hasiko dira lanak. Hiru astetan amaituta egongo dira, eta ingurua atonduta. 40.000 euro erabiliko dira horretarako.