Igo
  • 2018/11/28

Belaunaldiarteko ipuin-kontalari batek aititei eta amamei konbita egiten deutsie adin txikikoakaz batera antzeztutako istorioak konpartidu dagiezan

Torrezabal Kultur Etxeko Haur Liburutegian, abenduaren 19an, 18:00etatik 19:00etara, belaunaldiarteko ipuin-kontalari bat izango da, Galdakaoko Udaleko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak bultzaturik, abendurako antolatu dan jarduera-programa barruan.


Ipuin-kontalari hau 4 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta dago eta, bereziki, aititei eta amamei konbita egiten jake ilobakaz etorri daitezan, eta alderantziz, Apikaren eskutik eskainiko dan espektakuluaz gozatzeko (gehienez 50 pertsona).


INGURUMENA, NATURA GARA! izenburua daukan ahozko narrazio eta antzezpen saioan ikusiko dogu biotopo bat zelan sortzen dan eta espezieen aniztasunak, ingurumena zaintzeak eta birziklatzeak daukan garrantzia deskubriduko dogu, Iran, Afrika eta Euskal Itsasertza bezalako inguruetan kokatutako istorioen bitartez.