Igo
  • 2021/11/05

Barkamenari buruzko tailer batek, Euskararen Etxera bisita kulturalak eta mendi ibilbide batek osatuko dute adinekoentzako jarduera programa azaroan

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak azarorako antolatu dituen jardueren berri eman du. Programa horretan sartzen dira "Aske izan barkatzen" tailerra eta antolatutako bi irteera, Bilboko Euskararen Etxera bisita kulturala eta Laurotik Astrabuduara joango den mendi ibilaldia.

Hona hemen udalerriko adinekoei zuzendutako jarduerak hile honetarako:

✅ "Aske izan barkatzen" tailerra

Tailer honetan, barkamenetik mina sendatzeari buruz hitz egingo da, honako galdera hauei buruz hausnartuz: zer da barkamena? Nork barkatzen du? Nor askatzen du? Nori egiten dio mesede barkatzeak?

📅 Data: ostirala, azaroaren 19a eta 26a

⌚️Ordutegia: 16:30etatik 18:00etara

📌 Lekua: IZARRA Adinekoen Zentrua

Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an azaroaren 5etik aurrera. (2 inskripzio bakoitzeko).

✅ Bisita kulturala: Euskararen Etxea

Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz. Egun, Azkue Fundazioak kudeatzen du.

Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat.

📅 Data: asteartea, azaroaren 23a, 10:00etan (euskeraz) eta 11:00etan (erdaraz)

Taldea: 19 pertsona gehienez

Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an azaroaren 8tik aurrera. (2 inskripzio bakoitzeko).

✅ Mendi ibilaldia: Lauro - Astrabudua

13 km-ko ibilbidea, hiru zatitan banatuta: lehenengoa, pista eta baso-bideetatik, Akarlandako aisialdi-eremua barne; bigarrena, nekazaritza eta abeltzaintzako eremuan asfaltatutako pistetatik, larreekin, belardiekin, baserri isolatuekin eta lau landa-gune txikirekin, guztiak Erandiokoak: Agarre, Garbea, Mendotxabarri eta Iturrikoetxe; eta hirugarrena oinezkoentzako espaloitik, hiri-inguruan, Astrabudua eta gure ezkerraldean.

📅 Data: azaroaren 25ean

Taldea: 30 pertsona gehienez

Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an azaroaren 15etik aurrera. (2 inskripzio bakoitzeko).

Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatuei eta pentsiodunei aholkularitza eta informazioa ematea, edo aisialdirako eta denbora librerako jarduerak kudeatzea (Imserso: termak eta turismoa).

Gogorarazi nahi dugu arretarako ordutegia 10:00etatik 13:30era bitartekoa dela, astelehen, asteazken eta ostiraletan, telefono bidezkoa 944010545 zenbakian eta aurrez aurre Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3A, Lehendakari Ardanza parkean).