Igo
  • 2018/10/15

Bardintasun eta ahalduntze Eskola sortzea bultzatuko da Galdakaon urte birako 94.936 euroko aurrekontuagaz

Bardintasun eta ahalduntze eskola proiektu integrala izan behar da, emakumeen ahalduntzea sustatzen saiatzeko; alegia, eraldaketa sozialerako kontzientziatu, ikasi eta tresnak eskuratzeko prozesua.


Oinarri hau hartuta, Galdakaoko udalaren Bardintasun Arloak kontratazio-prozesu bat bultzatu dau Eskola diseinatu eta kudeatzeko, ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bilatu nahirik. Izan be, ez da nahikoa aldaketak maila subjektiboan eta pertsonalean egitea. Aitzitik, maila kolektiboan be izatea behar-beharrezkoa da, sareak sortuz eta parte-hartze sozialaren bitartez.


Kontratuaren balio estimatua, gitxi gorabehera, 94.936 eurokoa da, urte birako.


Eskolak hiru ardatz izango ditu: prestakuntza, alkartrukea eta solidaridadea, guztia ikuspegi feministatik garaturik.


- Programaren iraupena urte bikoa izango da, eta programatuko diran ikastaroak eta jarduerak urritik maiatzera bitartean emon eta antolatuko dira.


- Ikastaro eta tailerren iraupenari jagokonez, astero-astero, urritik maiatzera izango dira, oporraldietan izan ezik (gabonetan eta aste santuan).


Bardintasun eta ahalduntze eskola honek ondokoa antolatuko dau:


. gai desbardinetako ikastaroak eta tailerrak: ahalduntze pertsonala / ahalduntze kolektiboa / eremu desbardinetan (kultura, politika, artea, historia.) generoagaitiko desbardintasunen ikusgarritasuna.


. Galdakaoko asoziazionismo feminista eta emakumeak bizitza sozialera, kulturalera eta polikora sartu daitezan sustatzeko ekintzak: esperientziak koordinatzeko eta alkartrukatzeko sarea sortzeko proposamena.


. Emakumeen ekarpenak ikusgarri egiteko ekintzak: erakusketa, hitzaldiak, topaketak.