Galdakaoko Udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Arloaren bitartez, etxeko balkoietan baratze ekologikoa egiteko ikastaroa antolatu du ekainerako.
Aurreko urteetako ibilbideari segida emanez, ikastaroaren helburua da autokontsumorako barazkigintza ekologikoan lehen urratsak egitea; oraingo honetan, ortuetatik balkoietara salto eginez. Garaian garaiko barazkiak kontsumitu ahal izateko aukera ezin hobea da, inongo produktu kimikorik gabeak, eta zero kilometrokoak, etxean bertan ekoitziak.
Izena emateko epea zabalik dago, gaur hasi eta ekainaren 5era arte. Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek eman dezakete izena.
Ikastaroek ondoko egutegia izango dute:
Gaztelaniaz:
📆 Eguna: Ekainak 10, ostirala
Ordutegia: 17:00-20:00
Tokia: Udaletxea (Osoko Bilkuren Aretoa)
Izen ematea: https://www.galdakao.eus/curso-detalle/ING1-22/5806 edo Esan bulegoan, maiatzaren 30etik ekainaren 5era
Euskaraz:
📆 Eguna: Ekainak 24
Ordutegia: 17:00-20:00
Tokia: Udaletxea (Osoko Bilkuren Aretoa)
Izen ematea: https://www.galdakao.eus/ikastaroren-zehazpena/ING2-22/14792 edo Esan bulegoan, maiatzaren 30etik ekainaren 5era
Ikastaroa doakoa da baina aurretik izena eman beharra dago, zein hizkuntzan (euskara ala gaztelania) egin nahi den zehaztuz. Plazak mugatuak dira (15 gehienez) eta inskripzio-hurrenkeraren arabera emango dira. Udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.