Igo
  • 2020/03/13

Babes Zibileko Mahaia eratu du Galdakaoko Udalak

Coronavirusak sor litzakeen egoerei ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egin ahal izateko, Babes Zibileko Mahaia eratu du Galdakaoko Udalak. Adituen gomendioak jarraituta, egoeraren jarraipena egingo du mahaiak, eta ez ohiko neurririk hartu behar izatekotan, hala egiteko zeregina izango du.


Udaleko hainbat teknikari zein agintarik eta idazkari nagusiak osatuko dute mahaia, alkatea buru dutela. Eguneko 24 ordutan egongo da martxan taldea, sor litezkeen premiazko egoerei edozein momentutan erantzuteko.


Adi dago Galdakaoko Udala, eta etor litezkeen egoerei aurre egiteko prest. Herritarrei ere arduratsu jokatzeko deia egiten diegu.