Igo
  • 2018/11/16

Azaroko XXVII. Musika astean sei kontzertu eskeiniko dira

XXVII. Musika Astea, azaroaren 19tik 25era, Galdakaoko kultura-eskeintza nagusia bihurtuko da eta programan sei kontzertu eskeiniko dira publiko guztientzat. Gogoratu beahr dogu urtez urtez publikoaren erantzuna nabarmentzekoa dala.


Prezioak arrazoizkoak (3 euro) eta inguruan katxe oneko taldeak parte hartuta, Musika Astea urtero erakargarriagoa izatea lortu da.


Aintzane Urkiza erakunde autonomoko presidenteak azpimarratu dau Musika Eskolako irakasleen eginkizuna, ekimen hau urtero antolatu ahal izateko, zentroan egiten dan lana balioan jarriz eta bertan 500 haurrek ikasten dabela aintzat hartuz. Aitorpen hau, Arantza Zaton Eskolako zuzendariak be aitatu dau eta, ondoren, XXVII. Musika Astearen nondik norakoak aurkeztu ditu, talde bakotxaren ezaugarriak emonaz: "Urtero lez, gitxiagogaz gehiago egin gura dogu. Uste dogu aurtengo honetan be karte borobila geratu jakula eta ikusle guztiei asko gustauko jakela".


Aste Nagusiko programa ondokoa da:


. Astelehena, hilak 19 (19:30. Musika Eskolan. Doakoa):


MUSIKARI GAZTEAK  Gaur egun Musikeneko ikasle diren musikari gazteek musika klasikoko kontzertu bikaina eskainiko digute. Aforo mugatua.


. Martitzena, hilak 20 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


IŅAKI ALBERDI eta BIOS (Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa). Aparteko kontzertua izango da. Bertan kontzertista ospetsua eta Musikeneko irakaslea den Iņaki Alberdi musikariari entzuteko parada izango dugu Astor Piazzolla konpositore argentinarra interpretatzen BIOS orkestra gaztearekin batera.


. Eguaztena, hilak 21 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


XIBILO TXISTU BANDA eta O.N.B.E.K. Laukotea. Xibilo Txistu Bandak O.N.B.E.K. Laukotearekin egindako elkarlanari esker, txistua eta bere familia instrumentala, hari-laukote klasikoarekin egindako fusioa entzuteko aukera izango dugu.


. Eguena, hilak 22 (18:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


ATeJoka - "Biolin magikoa" ANTZERKI MUSIKALA (Euskaraz). Antzezlan honetan bi lapur eroen abenturak ikusiko ditugu: musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu; baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Sarasate.


Eta gero, kalejira (Galdakao Txistu Banda Ad Libitum)


. Ostirala 23 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


DND SWING BAND. Swing Boskote euskaldun kataluniarra da, Sonia Vera kantariak lideratuta, Pedro Salazar (kontrabaxua), Josu Junguitu (pianoa), Elsa Lizundia (saxoa) eta Gorka Iraundegi (bateria). Kontzertuan 30-40-50 hamarkadetako swing pieza musikal ezagunenak, lindy-hopperrek dantzako pistak betetzen zituzten garaikoak biziberrituko ditugu.


. Domeka, hilak 25 (13:00. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera librea):


DA CAPO MUSIKA BANDA