Igo
  • 2019/09/12

Auzoen artean gaueko autobusa jarriko du udalak Santakurtzetako ostiraletan eta larunbatetan

Santakurtzetan etxera arriskurik gabe itzultzeko helburuarekin, auzoen arteko gaueko autobusa jarriko du Galdakaoko Udalak jaietako bi asteburuetan. Gau osoan izango da zerbitzua martxan; 01:00etatik 07:00etara.


Orduro, puntuetan aterako da autobusa herriaren erdigunetik, Juan Bautista Uriarte kalea 30etik, eta Urreta, Bengoetxe, Aperribai, Arkotxa, Zugatzu eta Usansolo lotuko ditu.


Eraso matxistak saihestea da neurriaren helburu nagusia. Hori dela eta, ibilbidean zehar bezeroak eskatzen duen lekuan geldituko da autobusa, baldin eta gidariak posible ikusten badu. Ezinezkoa balitz, eskatutako lekutik ahalik eta hurbilen geldituko da.


Zerbitzuaren helburu nagusia emakumeentzako arrisku-guneak gutxitzea den arren, edozein pertsonak erabili ahal izango du.