Igo
  • 2020/07/08

Autonomo eta mikroenpresentzako laguntzak eskatzeko epea ostiral honetan zabalduko da

Udalak autonomo eta mikroenpresei zuzendutako diru-laguntzak eskatzeko epea ostiral honetan, hilaren 10ean, zabalduko dela gogoratzen dizuegu. Eskaerak egiteko azken eguna abuztuaren 7a izango da.


Diru-laguntza hauen helburua COVID-19 sortarazi duen kalte ekonomikoa arintzea da eta 1.000.000 eurotako aurrekontua dute. Kopuru hau handitzeko aukera dago, baldin eta eskatzaile guztientzat diru nahikorik ez balego.


Eskariak egoitza elektronikoaren bitartez burutu behar dira (https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus) eta udaletxeko bulegoetan salbuespenez eta aldez aurretiko hitzorduaz bakarrik jasoko dira.


Eskaera elektronikoak nola egin behar diren azaltzeko ekitaldia burutu zen atzo, uztailak 7, Torrezabalen, eta bertan 30 pertsona inguruk parte hartu zuten prozesuaren nondik-norakoak ezagutzeko.