Igo
  • 2021/09/09

Aurten Santakurtz jairik ez dela izango gogorarazi, eta erantzukizuna eskatu die Udalak herritarrei

Ardura, prudentzia eta erantzukizuna eskatu nahi die Galdakaoko Udalak herritarrei Santakurtz eguna hurbiltzen ari den egunotan.

Egoerak hala behartuta, Jai Batzordeak eta Udalak aurten ere Santakurtz jairik ez egitea erabakia dutela gogorarazten du Udalak; herritarrak elkar babestea da orain lehentasuna, eta erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egiten du.

Jairik ezean, ez ohiko jende pilaketarik ere ez da espero behar datozen egunetan Galdakaon, baina, kutsatzeak masiboki zabaltzeko arrisku nagusia horixe dela eta, halakorik ez dela gertatzen ziurtatzeko lanean arituko dira udaltzainak. Presentzia areagotuko dute bai herrian, bai herri sarreretan.

Zentzuz jarduteko deia errepikatutzen du Udalak, hurrengo urtean Santakurtzak merezi bezala ospatu ahal izango ditugun esperantzarekin.