Igo
  • 2019/10/04

Aurrekontuetarako iradokizunak jasotzen jarraituko du udal gobernuak

Datorren urteko aurrekontuetarako proposamenak egiteko ezarri zen epea amaitu da, baina udal gobernuak iradokizunak jasotzen jarraituko du, eta igandera arte Esan-en helbide elektronikora bidaltzen direnak zerrenda batean batuko ditu. Epez kanpo bidali arren, teknikoki aztertuko dira horiek ere, aurrekontuei begira.


Arrakastatsua izan da milioi bat euro zertara bideratu erabakitzeko Galdakaoko gobernuak abiatu duen prozesu parte hartzailearen lehen fasea. Herritarrak hitz egiteko gogoz hurbildu dira, eta asko dira egin dituzten proposamenak.


Ideiak aurkezteko epea laburra zela jakitun, aurrekontuei buruzko iradokizunei arreta berezia jarriko die egunotan udal gobernuak. Gainontzeko iradokizunak bezala aztertuko dira, ohi bezala, baina baita teknikoki ere. Aurrekontu parte hartzailerako prozesuan ezarritako epetik kanpo egindako proposamenak izanik prozedura horretatik kanpo geratuko dira iradokizunak, baina horiek ere kontutan hartuko ditu udal gobernuak datorren urteko aurrekontuak lantzerakoan.


Adostutako prozedura beteaz, proposamenak helarazteko martxan jarri ziren bideak desaktibatu dira dagoeneko, eta hautetsontziak kendu. Hortaz, iradokizunak aurkeztu nahi dituzten herritarrek esan@galdakao.net helbidera idatzita egin ahalko dute.


Aurrerantzean ere aurrekontu parte hartzaileetarako prozeduraren nondik norakoen berri ematen jarraituko du udalak, eta, bide horretan, parte hartze datuen berri emango du datorren astean.