Igo
  • 2020/10/23

Aurrekontuetarako ekarpenak egiteko deia egin die gobernu taldeak udal talde guztiei

Galdakaoko udal gobernua aurrekontuetarako zirriborroa lantzen ari den honetan, ekarpenak egiteko deia egin dio gobernu taldeak oposizioari.


Azken bi asteetan egin diren arlokako batzorde batzuetan eta gaurko bozeramaileen batzordean egin zaie deia udal talde guztietako ordezkariei. Proposamenak aztertu eta elkarlanean aritzeko prestutasuna adierazi die gobernuak udaleko parte diren talde guztiei, eta ekarpenak egin ditzatela eskatu die. Galdakok ahalik eta aurrekonturik onena izan dezan elkarlanean aritzeko prest dago udal gobernua, eta bide horretan egiten diren proposamenak kontutan hartuko ditu.