Igo
  • 2020/10/16

Aurrekontu parte hartzaileetan bozkatuko diren proposamenak astelehenean ezagutuko dira

Herritarrek aurrekontu parte hartzaileetan egindako ekarpenak jaso eta horiek teknikoki egingarri diren aztertu ondoren, astelehen iluntzean ezagutuko da galbahe teknikoa gainditu duten proposamenen zerrenda. Hau da, astelehenean azalduko da herritarrek aurkeztutako zein proposamenen artean aukeratu ahalko duten herritarrek.


Torrezabalen egingo da aurkezpen publiko hori astelehenean urriak 19 19:00etan, eta udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera. Kontutan izan udal aurrekontuetatik milioi bat euro zertara bideratu erabakiko dutela horrela herritarrek. Aurkezpen publiko horren ondoren, asteartean zabalduko da botoa emateko epea.