Igo
  • 2020/08/27

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak aurrera darrai

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak aurrera darrai. Hilaren hasieran iragarri genuen moduan (https://www.galdakao.eus/gehiago/aurrekontu-parte-hartzaileak-2021/1001742/15003) herriko elkarteei bidali zitzaizkien egitasmoaren nondik norakoak, eta, abuztua amaitzear dagoela, herritarrei dei egiten diegu beren proposamenetan pentsatzen jarrai dezaten, irailean hasiko baita prozesua.



Hala eta guztiz ere, COVID-19k eragindako egoera ikusita, udala prozesua egoera berrira egokitzeko lanean ari da. Hortaz, datorren astean xehetasun gehiago emango ditugu behar bezala ospatzeko hartutako neurriei buruz. Bide batez, batzarrek haurtzaindegi zerbitzua izango dutela aurreratu dezakegu.



Lau faseko prozesua



Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak lau fase izango dituela gogoratu nahi dugu.

1-Informazio fasea eta proposamenen aurkezpena. Irailaren 1etik 20ra luzatuko dena.

2-Proposamenen balorazio teknikoa.

3-Proposamenen jendaurreko aurkezpena eta bozketa, web orrialdean eta hainbat toki fisikotan. Urriaren 6an proposamenen aurkezpena egingo da; urriaren 7tik 11ra bozkatuko dira; urriaren 14an, bozketen emaitzak argitaratu dira eta urriaren 15ean, aukeratutako proposamenen aurkezpena egingo da.

4- Ebaluzazioa eta aurreko fasearen amaierarekin batera txosten bat egingo da prozesuaren emaitzekin.