Igo
  • 2020/09/16

Aurrekontu parte-hartzaileak: asanbladen tokiak eta datak

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan, informazio fasea eta proposamenak aurkezteko epea aurki zabalduko dira. Zentzu horretan tokiko asanbladen datak eta lekuak finkatu dira, beti ere izurriteak eskatzen dituen neurriak kontuan hartuta.


Irailaren 28an, Usansolo, Bekea, Erletxe, Olabarri eta Padrola gunei dagokien batzarra egingo da Meatzeta Frontoian 19:00etatik aurrera.


Irailaren 29an, Zugatzuaurre, Urtebieta, Arantzelai, Urreta, Zugatzu, Egia, Elexalde, Erdigunea eta San Ignazio gunei dagokien batzarra egingo da Torrezabal Kultur Etxean 19:00etatik aurrera.


Irailaren 30ean, Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda, Bengoetxe eta Santa Barbara gunei dagokien batzarra Aperribai Liburutegian egingo da 19:00etatik aurrera.


Torrezabal eta Aperribaiko asanbladak bai presentzialki bai online bideo konferentzia bidez egingo dira. Asanblada guztietan tokiko segurtasun protokoloa eta aforoa errespetatuko dira. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.