Igo
  • 2020/09/08

Aurrekontu parte-hartzaileak 2021

Gogoratzen dugu martxan dagoela 2021 urteko aurrekontu parte-hartzaileak burutzeko prozesua, hurrengo Udal Osoko Bilkuran baieztatuko dena.


Prozesuak lau fase izango ditu:


1-Informazio fasea eta proposamenen aurkezpena. Irailaren 28tik 30era bitartean batzarrak egingo dira. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 28an hasiko da eta urriaren 5an amaituko da.


2-Ostean proposamenen balorazio teknikoa egingo da.


3-Proposamenen jendaurreko aurkezpena eta bozketa, web orrialdean eta hainbat toki fisikotan. Urriaren 19an proposamenen aurkezpena egingo da Torrezabalen; urriaren 20tik 26ra bozkatuko dira; urriaren 29an, bozketen emaitzak argitaratu eta aukeratutako proposamenen aurkezpena egingo da.


4-Ebaluazioa eta aurreko fasearen amaierarekin batera txosten bat egingo da prozesuaren emaitzekin. Era berean, 2021eko aurrekontu urtea amaitzean hautatutako proposamenen betearazpen maila ebaluatuko da.


Arestian aipaturiko prozesuen berrikuntzarik nagusienak honako hauek lirateke: iazko proposamenak erabiliko dira, proposamenentzako muga 200.000 ?-koa izango da, proposamen bat egin daiteke parte-hartzaile bakoitzeko, udal aurrekontua nabarmen behera egin arren 1.000.000 ? mantenduko da parte-hartzerako eta, azkenik, nerabeek hartuko dute parte aurten prozesu paralelo batean.


Aldi berean, Gazteria Arlotik proiektu paralelo bat lantzen ari da, nerabeek aurrekontuei euren ekarpena egin ditzaten. Bilerak Aperribai, Urreta zein Usansoloko Topaguneetan egingo dira.