Igo
  • 2022/06/09

Atzerrian ingelesa ikasteko gazte trukea antolatu du Argizaik

Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, bueltan da Argizai Eskaut taldeak antolatu eta Galdakaoko Udalak laguntzen duen gazte trukea. Zazpigarren edizioa da aurtengoa eta gazte galdakoztarrek aukera izango dute uda honetan kultura truke batean parte hartzeko. 
 
Aurtengo egonaldiak Kielcen, Polonian (uztailaren 17tik 28ra) eta Galdakaon (uztailaren 4tik 13ra) egingo dira.
 
Ekimena 2005 eta 2007 urteen artean jaiotako (biak barne) gazteei dago zuzenduta, eta parte hartu nahi dutenak ingelesaren ezagutza izan beharko dute. Izena ematea on-line egin behar da hemen ekainaren 14 baino lehen. Plaza mugatuak dira (12 plaza), eta kopuru hori gainditzen bada, zozketa egingo da. Jardueraren prezioa 200 eurokoa izango da.
 
Proiektu honen helburua da herrialde desberdinetako gazteek esperientzia bat partekatzea, kultura eta herri desberdinak ezagutu eta elkarren artean gai interesgarriak lantzeko; aurreko ekitaldian Ipar Irlandara egin zan bidaia, eta aurretik Frantzia, Alemania, Irlanda, Txekia eta Italiara.
 
Informazio gehiagorako gerentzia@argizai.org edota 688847026 telefonoa.