Igo
  • 2021/04/09

Astelehenetik itxita egongo da Mercadilloko zubia, ibaia berbideratzeko lanengatik

Ibaizabal ibaia berdiberatzeko egiten ari diren lanak direla eta, Mercadillo zubia itxi egingo da astelehenean eta hala egongo da hilabete batzuetan. Gune horretan egiten ari diren berbideratze lanak amaitu arte ez ibilgailuek, ez oinezkoek ezingo dute zubi horretatik igaro.


Berbideratze lanak baliatuta, zubia ere atondu egingo da. XVIII. mendekoa da zubia eta kultur ondasun gisa izendatua dago. Beraz, zaharberritze lanak egingo diren arren, zubiaren berezko egitura mantendu egingo da eta, hartarako, azkenekoz berritu zenean jarri zitzaizkion hormigoizko blokeak kenduko dira, harriarekin ordezkatzeko. Horrez gain, Ibaizabal ibaiaren zabalera handitu egingo duenez, zubia ere luzatu egingo da.