Igo
  • 2021/11/03

Astelehenetik aurrera ez da aurretiko hitzordurik eskatu beharko ESAN-en arreta jasotzeko

ESAN herritarren arretarako bulegoa normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka. Pandemiaren eraginez, aurrez aurreko arreta jasotzeko hitzordua hartu behar izan da orain arte, baina neurria amaitutzat emango da asteon. Astelehenetik aurrera, aurrez hitzordua hartu gabe joan ahalko da ESAN arretarako bulegora, 08:00etatik 14:15etara. Bertan hartu ahalko da artatua izateko zenbakia.

Hala ere, covid-19aren aurka indarrean dauden babes neurriak hartzea beharrezkoa dela gogorarazten du Udalak, eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela.