Igo
  • 2022/05/06

Astelehenean zabalduko da Galdakaoko Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Galdakaoko Máximo Moreno Udal Musika Eskolak 2022-2023 ikasturterako matrikulatzeko epea maiatzaren 9an, astelehenean, zabalduko du. Hilaren 27ra arte egongo da datorren ikasurterako matrikulatzeko aukera. 

Matrikula aurrez aurre egin ahal izango da, Urreta 21 helbidean dagoen eskolan bertan, eta baita telematikoki ere (https://www.galdakao.eus/musika-eskola/). Aurrez aurre egiteko, honakoa da ordutegia: astelehenen eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta, astearte, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara.

Udal Musika Eskolak 4 maila eskaintzen ditu, musikarekin lehen harremana izateko mailan hasi, eta hobekuntzarako mailara arte. Adinari dagokionez, matrikularen urte naturalean 5 urte betetzen dituzten haurrek eta adin horretatik gorakoek ikasi ahalko dute eskolan. 

Horrez gain, Maximo Moreno Musika Eskolak, 14 urtetik gorakoentzako edo II. maila gaindituta dutenentzako tailerrak eskaintzen ditu, eta errefortzu eskolak erregimen arautura (kontserbatorioa) sarbidea egiteko probak gainditu nahi dituztenentzat. Abesbatzarako aukera ere eskaintzen du Musika Eskolak eta hezkuntza bereziko musika gela ere bai. Prestakuntza eskaintza guztia, instrumentuak barne, https://www.galdakao.eus/musika-eskola/ web orrian kontsulta daiteke.

Usansolon ere aurrez aurreko eskolak eskainiko ditu Udalak. Interesa dutenek zentroan bertan, 94 601 04 55 telefono zenbakira deituta edo musikaeskola@galdakao.eus helbide elektronikora idatzita jaso dezakete informazioa.