Igo
  • 2020/05/27

Astelehenean zabalduko da berriz Aperribaiko kontsultategia, ohiko zerbitzuekin

Datozen egunetan gorabehera nabarmenik gertatzen ez bada behintzat, datorren astelehenean ekainak 1 zabalduko da berriro Aperribaiko kontsultategia, bere ohiko zerbitzu guztiekin.


Koronabirusa dela eta Osakidetzak egindako berrantolaketaren ondorioz, Aperribaiko ohiko zerbitzuak eten, eta Galdakaoko anbulategira bideratu ziren bertako artatzeak martxoaren 20an. Orain, pandemiaren eragina nabarmen apalduta dagoenean, ohiko zerbitzua berreskuratuko du Aperribaik, astelehenean.