Igo
  • 2021/01/16

Astelehenean irekiko da eskualdeko gazteentzako eta familientzako lan eta prestakuntza orientazioko programan izena emateko epea

Datorren astelehenean, urtarrilaren 18an, DBHko 4. mailatik Batxilergoko 2. mailara (biak barne) bitarteko ikasleek eta haien familiek bokazio-programan izena emateko epea zabalduko da. Udal Gaztedi Nerbioi-Ibaizabalek %100ean diruz lagundutako programa da hau.


Ekimen honen helburua eskualdeko gazteak laguntzea da euren formakuntzaren eta etorkizuneko lanaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartzen.


Bertan, lan eta prestakuntza orientazioari buruzko bi talde saio emango dira (familiak eta gazteak bereizita), eta bai eta banakako saioak jasotzeko aukera ere. Horrela, zer aukera dauden, zer eskatzen den edo ikasleen trebetasunak nola identifikatu ezagutu ahal izango da.


Galdakaoren kasuan, saioak Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan izango dira otsailaren 4an eta 11n, 17:00etatik 19:00etara gazteentzat, eta 19:00etatik 21:00etara gurasoentzat. Otsailaren 4ko lehen saioa lanerako eta bizitzarako gaitasunei buruzkoa izango da, eta honelako galderei erantzuten saiatuko dira: Zer gustatzen zait?, Zertan naiz ona?, Zertarako balio dezaket maila profesionalean?, Zer egiteagatik uste dut ordaindu ahal didatela? Bigarren saioan, lan-merkatuaren eskaria (lanbide-irteerak, inguruneko lan-egoera, etab.) eta gaur egun dauden aukera akademikoak aztertuko dira: unibertsitatea, lanbide-heziketa, euren aukerak, modalitateak, euren arteko loturak eta bideak, atzerrian ikasteko aukerak, lanbide-heziketa duala.


Izen emateak urtarrilaren 31ra arte egin daitezke mgarrido@galdakao.net helbide elektronikoan. Taldeak 15 pertsonakoak izango dira gehienez, eta lekuak izen ematearen ordenaren arabera gordeko dira.


Azkenik, gogorarazten da banakako hitzorduetara joan ahal izateko ezinbestekoa izango dela aurrez beste bi saioetara joatea.


Informazio gehiago 944010598 telefonoan (Gazteria Saila) eta hurrengo eskuorrian:

Bokazio orientazio programa