Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Astelehenean hasiko dira Urreta eta Tximiolarre lotuko dituen igogailua eraikitzeko lanak

Beste batzuk   2022/05/06

Urretatik Tximiolarregoikora joango den igogailua eraikitzeko lanak astelehenean hasiko dira, eta, proiektuaren konplexutasuna kontutan hartuta, sei bat hilabetez gutxienez luzatuko direla kalkulatzen da.  

Hasiera bera aurreikusitakotik zertxobait atzeratu da, Iberdrolak bertan duen argindar linea lurperatu egin beharko baita eraikitze lanei ekin aurretik; hain zuzen, eginbehar horiei ekingo zaie astelehenean.

Hori dela eta, maiatzaren 9tik aurrera (astelehena) moztuta egongo da Tximiolarragoikoa eta Kolitza Mendi kalea lotzen dituen bidea. Ibilgailuek ezingo dute Tximiolarragoikoa eta Urreta arteko joan-etorririk egin eta bertan aparkatzea ere debekatuta egongo da.

Bertako bizilagunek hilabete batzuetan enbarazuak izango dituztela esan nahi du horrek, baina ondoren, onura nabarmena izango dela. Izan ere, irisgarritasuna bereziki zaila den gune batera helduko da zerbitzua. Urreta eskola atzealdeko hormatik gora egingo du, zuzen, eraikiko den igogailuak, eta horrek nabarmen erraztuko die Galdakao erdigunearekiko lotura bertako bizilagunei. Kontuan hartu behar da adineko pertsona asko bizi direla Tximiolarregoikoan, eta bertara iristeko igo beharreko malda handiak bereziki zail egiten duela auzo horretako irisgarritasuna.

Azpiegitura egiteko lanak 529.000 euroan adjudikatu ditu Galdakaoko Udalak. Neurriarekin, bere gobernu planeko 14. puntuan sakonduko du udal gobernuak.