Igo
  • 2019/11/22

Asteburu honetan egingo da Galdakao Mikologikoa kanpainaren "Pintxo Lanperna" lehiaketa

Beste urte batez, gure herrian mikologia, gastronomia eta turismoa batzeko helburua duen Galdakao Mikologikoa kanpainaren inguruan jarduera-programa bat diseinatu da. Ekimen hau Galdakaoko Udalaren Ekonomia Sustapen Arlotik antolatu da, eta Dendari Elkartearen eta Galdakaoko Ostalaritzako Goi-mailako Eskolaren laguntzaz.


Kanpainaren arrakasta handieneko jardueretako bat "Pintxo Lanperna" lehiaketa da. Bertan, gure udalerriko dozena bat establezimendutan egindako pintxoak dastatu ahal izango dira datorren ostiraletik, azaroaren 22tik, eta igandera bitartean.


Lehiaketa honen dinamika erraza da. Pintxo txapelketa honetan parte hartzen duen establezimendu bakoitzak perretxiko-pintxo bat prestatzen du eta pintxoa + ardo ondua / ur boteilatxoa 2,5eurotan eskaintzen du. Pintxo horiek dastatzen dituzten pertsonek sei establezimendu-zigilurekin kartoi mehe bat osatu beharko dute. Kartoi mehe horretan pintxorik onena zein establezimendutan kontsumitu den adierazi beharko da, eta Dendari Elkartearen bulegoetan entregatu, azaroaren 30a baino lehen.


Lehiaketako pintxo irabazlea epaimahai herrikoi batek (entregatutako kartoi meheen bidez) eta epaimahai profesional batek (Galdakaoko Ostalaritza Eskolako irakasleez osatutakoa) aukeratuko dute. Gainera, pintxo irabazlea aukeratzen laguntzen dutenek eta kartoi meheak sei zigilurekin eta establezimenduaren izenarekin entregatzen dituztenek asteburuko bidaia baten zozketan sartuko dira.


Zozketa abenduaren 3an egingo da, 14:00etan, Dendari Elkartearen bulegoetan.


Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak:


✅ Gure Toki (Zamakoa, 18)


✅ Station Wagon (Urreta parkea, 1)


✅ Degustación Izaskun (Bizkai kalea, 5)


✅ William IV Café teatro (Santi Brouard, 2)


✅ Taberna El Inglés (Muguru, 2)


✅ Bar Gurea (Juan Bautista Uriarte, 40)


✅ Bar Alai (Santi Brouard, 3)


✅ Ganguren taberna (Gipuzkoa, 11)


✅ Bar Sorgiñe (Gaztain, 6)


✅ Urki (Urki,9)


✅ On Kafe (Bizkai, 1)


✅ Hamaiketako Berria (Bizkai, 1)


✅ V-BAT (Lehendakari Agirre 4,behekaldea)


Galdakaoko Udalak tokiko kontsumoa eta kultura gastronomikoa sustatzeko ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.