Igo
  • 2020/03/24

Aste Santuko kirol udalekuak bertan behera geratuko dira

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak jarraituz, Koronabirusa dela eta, Aste Santuko kirol udalekuak bertan behera uztea erabaki du udalak.


Kirol ikastaroek ere bertan behera jarraitzen dute, besterik jakinarazi arte.


Gaur egun izena emanda daudenek beren plaza mantenduko dute, ikastaroko baja espresuki eskatzen ez badute, kiroleskaintza@galdakao.net helbide elektronikora idatzita edo Urreta edo Unkina kiroldietara deituta.


Ikastaroak berrezartzen direnean, eskura ordaintzeko epea zehaztuko da eta ordainagiriak helbideratzen hasiko dira.