Igo
  • 2019/03/26

Aste honetatik hasita 2000 ikasle inguruk parte hartuko dabe Torrezabalen “Euskara zine aretoetara” programan

Galdakaoko Udalaren Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuak "Euskara Zine Aretoetara" programaren edizino barria ipiniko dau martxan aste honetan. Ekimen honetarako HH eta LHko 2000 ikaslek emon dabe izena.


Ekimen hau maiatzaren 13ra arte luzatuko da, ikus-entzunezko baliabideetan euskararen presentzia sustatzeko asmoz eta ikasleen bitartez publikoak ezagutu dagizan. Pelikula bakotxak unidade didaktiko bat dauka ikasgelan lantzeko.


"Helburua da euren aisialdian be holango eskaintzetara ohitzen joatea eta, bide batez, zinemaren bitartez balioen hezkuntzan laguntzea. Horretarako, eta azken alde honetan inziditzeko, ikasleei fitxa didaktikoak eta ariketak banatuko jakez, ikasgelan landu dagiezan ondorenean", azpimarratzen dau Errupin Jauregi arloko zinegotziak.


Ekimen honetarako aukeratutako pelikulak ondokoak dira: "Sagu eta Pagu", "Asterix eta Obelix", "Grufalo", "Albert", "Zipi-zape" eta "A zer nolako heroia".


Unkina ea Aperribaiko ikastetxeen kasuan, Euskara Zerbitzuak autobusa ipiniko deutsie herriguneraino etortea errazteko.


"Euskara Zine Aretoetara" programak hogeita hirugarren edizinoa beteko dau martxan jarri zanetik, hasiera haretan 450 umek parte hartu ebenean.