Igo
  • 2022/06/14

Aste honetan irekiko dira euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko eta udako ikastaroetarako matrikulatzeko epeak

Bihar, asteazkena, hilak 15, Galdakaoko Udal Euskaltegian euskara ikasteko matrikulatuta dauden ikasleentzako dirulaguntzak emateko deialdiaren epea zabalduko da. Gainera, larunbatetik ekainaren 27ra, udako ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea irekiko da.
 
Dirulaguntzetarako eskaerak ekainaren 15etik 30era aurkeztu ahal izango dira urritik ekainera bitartean matrikulatutako ikasleentzat, eta irailaren 15 eta 30 bitartean ikastaro trinkoetan matrikulatutako ikasleentzat. Eskabidea on line egingo da https://www.galdakao.eus/euskaltegi webgunean. Laguntza teknikoa Udal Euskaltegiko bulegoan emango da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (hitzordua eskatu behar da aurrez, 944566174 telefonora deituta edo euskaltegia@galdakao.eus posta elektronikora idatzita). Deialdiaren oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke:
 
DEIALDIAREN OINARRIAK
 
Bestalde, Udal Euskaltegiko udako ikastaro trinkoak uztailaren 5etik 28ra egingo dira, 8:30etik 14:00etara. Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, eta 85 eskola ordu izango dira guztira. Matrikulazioa on-line egin daiteke https://www.galdakao.eus/euskaltegi webgunearen bidez (ekainaren 18tik 27ra, biak barne).