Igo
  • 2019/09/25

Aste honetan hasita bost erakusketa eta puntako 9 antzezlan Galdakaon

Herriko eta kanpoko artistek eta erakundeek, aste honetan hasita, artelan plastikoen eta dibulgaziokoen erakusketak egingo dituzte, Torrezabal Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.


Torrezabal Kultur Etxearen ekimen honen bidez, herritarrak momentuko lan plastikoen hainbat modalitatetara hurbildu ahal izango dira. Era berean, gure inguruko hainbat errealitate jarriko dira ikusgai Erakusketa Gelaren markoa aprobetxatuz.


Programazioa ondokoa izango da:


2019/09/23 - 2019/10/04 Bake herri-ekimenak. Mundu bat elkartea


Irailak 26, osteguna. "La paz insurrecta" dokumentalaren proiekzioa, egilea Unai Aranzadi, eta solasaldia Maurio Humberto Calixto-rekin, Bachué kolektiboko kidea.


2019/10/07  - 2019/10/18 Ziegako Leihotik. Jon Bienzobas


2019/10/21 - 2019/10/31 Margo alai eskola


2019/11/04 - 2019/11/15 Galdakao, imagen y palabra. Click eta click elkartea


2019/11/8 - 2019/11/29  Marcos existenciales. Francisco J. Pardo


Urriaren 4ra arte Torrezabaleko erakusketa gelan "Iniciativas de paz" erakusketa egongo da ikusgai, Mundu bat EKEaren ondoan, 17:30etik 20:30era. Berau izango da lehenengo erakusketa.


Goimailako antzerki konpainiak


Bestalde, beste urte batez, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean hainbat antzezlan aurkezten dira, kulturaren genero horri duen balioa emateko.


IRAILAK 28 / 18:00


HAI, AMETSEN ARRANTZALEA. Giramagic


6 euro - 4 euro / Adina: +3 / Testu barik


Itsas barraskiloak ozeanoko musika egiten du, kartoizko itsasuntzi baten. HAI, ametsen arrantzaleak Publiko guztientzako ikuskizuna, testurik gabea, magia, ikusizko antzerkiarekin eta objektu desberdinekin bateratzen duena. Eszenografia birziklatutako materialez osatua dago, Joana Rhein artista berak eginak. Magia berezia eta benetakoa duen ikuskizuna, bizitu behar den magia eta bakoitzak sentitu beharrekoa.


URRIAK 4 / 21:00


ERLAUNTZA Vaiven producciones


10 euro - 7,5 euro


Erleak dira animalien erreinuan ondoen elkar komunikatzen diren izakiak, antza denez, dantzan. Haurtzaroko emakume adiskide talde bat  landa-etxe batera joan da ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Baina urteak ez dira igaro alferrik eta euren artean lotura handia sentitzen duten arren, ezer ere ez da berdin, edo bai. Trapu zaharrak, elkarri sekula esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntza.


URRIAK 19 / 18:00


Vaivén KONTUKANTARI


6 euro - 4 euro  / Adina: +3


Kontukantari-k oroimenean ditugun kantuak biltzen ditu, beste erritmo batzuetara eramanez, reggae, rap edo blues. Sandrak, Botik eta txotxongiloek betiko kantuetan jarriko dute azpimarra adineko pertsonei gogoraraziz eta txikiek ikas ditzaten. Familia osoarekin magiaz gozatzeko aukera.


URRIAK 25 / 21:00


OCAÑA


10 euro - 7,5 euro


Bartzelona, 70eko hamarkada.Diktadura frankistaren azken urteak dira. Jose Perez Ocaña pintor sevillarrak bere pinturak argitara ateratzeko eta mundua aldatzeko borrokan dihardu. Aldarrikapen homosexualen alde eta borroka politikoan murgilduta, Kataluniako hiriburuko Rambletan gertakari entzutetsuak izan zituen. Bere sasoiko jendartearen aldetik, sekula ulertu ez ziona, bere haragitan desamodioa eta mespretxua baino ez zituen jasan.


Orain, Ocaña biziberrituta dator, istorio hau beti kontatu behar izan zelako.


AZAROAK 8 / 21:00


BORIS & INGRID


8 euro - 6 euro  / Testu barik


Pleasance Theatre-ren, Bird Radio musikariaren eta Cal McCrystal, kritikak goraipatutako komedia zuzendariaren eskutik dator Boris & Ingrid antzezlana. Komedia fisiko absurdu honek migrari bikote baten istorioa kontatzen digu, barreka lehertzeko modukoa, denboraren ezinbesteko patua, bakardadea eta desberdina izatearen plazerra taularatzen dituena.


AZAROAK 16 /18:00


LOOPS


6 euro - 4 euro / Adina: +3


Zig eta Zag zerbaiten bila ari diren pertsonaiak dira.


Kuriositateak mugitzen ditu. Batak pisu astuna darama bizkarrean, astiro baina etengabe ibiliarazten diona; besteak ez darama ezer ere, kutxa txiki bat baino ez, bizi duen guztia gordetzen duena. Bata esperientzia da, eta  bestea esperientzia eza. Batak biolontxeloa jotzen du, besteak txirula. Itzuli bueltaka mundutik aurkituko dute elkar. Eta topatze horrek haziaraziko die. LOOPS ihesi doan denboraren jolas bat da, bizitzaren aldeko eresia eta jarraipenaren eta herentziaren idearena, objektuen, musika zuzenean, txontxogiloen eta emakume aktoreen bidez azalduta.


AZAROAK 30 / 18:00


PINOCCHIO


6 euro - 4 euro


Pinocchio naturaren berezko indarra da, haur guztiak bezala. Autentikoa, pragmatikoa eta bihurritxoa da, eta, aldi berean, azkarra eta osasuntsua. Bere buruarekin borroka egin beharko du, baita jendartearen aurka ere, nahiz eta hortik ere ikasi behar duen, eta aldatzen saiatu. Pinochio ez da printze baten istorioa, zur zati batena baizik, Maitagarrien ipuina, alderantziz jarrita.


ABENDUAK 13 / 21:00


GHERO


10 euro - 7,5 euro


3000 urtean euskara egongo al da?


3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria.


Ghero, kondairen kondaira bat, bederatzi istorio, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat