Igo
  • 2019/05/08

Aste honetan hasiko dira Bernart Etxepare kaleko zati bat urbanizatzeko obrak, halan irisgarritasuna eta azpiegiturak hobetuz

Aste honetan Bernart Etxepare kaleko 2 eta 10 zenbakien arteko zatia urbanizatzeko obrak hasiko dira alboko klaeetan izandko aurreko inberbentzioakaz inguru homogeneoa sortzeko eta herriguneko irisgarritasuna hobetzeko. Obra honeek, azkenean, 230.000 euroz adjudikatu dira.


Kale honeen urbanizazioak zerbitzuen sareak be eguneratuko ditu eta irisgarritasun unibertsalagaz bat datorren ingurua sortuko da, edozein pertsona kaleetan hobeto moldatu daiten eta erabiltzen errazago izan dagian, erosotasun, segurtasun eta autonomia pertsonaleko ezaugarriem ikuspegitik.


Obrak Iratek-ek erredaktatutako proiektuari egokituko jakoz eta espaloiaren zoladura eta bideko errodadura-geruza barriztuko dira. Instalazinoei jagokenez, euri eta ur-zikinen saneamendu-sistemarako, ur honiketarako eta argiketa barria ipinteko behar diran zanjak egingo dira. Era berean, telekomunikabide, gas natural eta energia elektrikoko zatien aldaketa puntualak egingo dira, zuntz-zementua hornitzeko instalazinoa, bide-zoruak eta zanjen hondeaketa kenduko da, eta zabortegira eroango dira.


Kale osoa LED motako luminaria barriakaz argituko da, udalak erabilten dauen paldoak ipinita.


Jakinarazten dizuegu BERNAT ETXEPARE KALEA 2-10eko hirigintza-lanetan zehar trafiko etenaldiak egongo direla.


SOIL-SOILIK utziko da GARAJEETARA eta BAIMENDUTAKO ZERBITZUETARA sartzea, obran dauden argibideen arabera


ZATI GUZTIA BEHIN-BEHINEKO OINEZKOEN KALEA IZANGO DA.


Bernat Etxepare eta Zamakoa arteko URKI kalearen zatian ZIRKULAZIOAREN NORABIDEA ALDATZEN DA.


Obra hauek CONSTRUCCIONES INTXAUSTI SA enpresak egingo ditu. Enpresa honek arreta-bulegoa eta telefonoa (669-82-33-48) izango ditu obra honen inguruko edozein gorabehera konpontzeko.