Igo
  • 2019/03/15

Aste honetan amaitzen da jaietarako musikako lehentasunei buruzko inkesta aurkezteko epea. Orain 223 proposamen egin dira

Hurrengo zaindari-jaietara biegira, udalaren web-orrian (www.galdakao.eus) musikako lehentasunei buruz hasitako inkesta aurkezteko epea datorren domekan, martxoak 17, amaituko da, aspaldiko urteotan egin dan lez. Herritarren parte-hartzea erabakiorra da kartelaren azken aukera konfiguratzen joateko.


Orain arte, 223 galdakoztarrek ekarpenak egin dabez musikako kartel horri begira.


Inkesta hau martxoaren 1ean hasi zan, ondoko galderakaz:


1) Mesedez, adierazo, gogokoenetik hasita; irailean Santakurtzetako jaietan zein musika taldek jotzea gurako zeunkean (gitxienez hiru talde adierazo)


2) Zein musika estilo izan beharko litzateke nagusi jaietako musika egitarauan?


3) Galdakaoko Udalak bertako musika taldeak bultzatzen jarraitu gura dau, talde gonbidatu lez jotzea erraztuz. Bat zatoz honegaz?


Bai / Ez


4) Jaietako musika egitaraua hobetzeko proposamenik egin gura deuskuzu?


Galdakaoko udalak prozesu honen emaitzak erabiliko ditu, Jai Batzordeak egindako ekarpenekin batera, jaietako musika-kartelegia zehazteko. Era berean, udalak kartelburu talde bat erantsiko du, herritarren parte-hartzearen ondorioz atera den eskaintza musikala osatzeko.