Igo
  • 2022/09/19

Askotariko hondakinak bereizita batzeko garbigune mugikorra egongo da Bizkai kalean, urriaren 4ra arte

Bihar asteartea hasi eta urriaren 4ra arte, beste garbigune mugikor bat egongo da Galdakaon: Bizkai kaleko 42. zenbakian, anbulatorioaren aurrean ipiniko da Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigunea.  

“Elkarrekin lanean, Bizkaia garbia buruan” lelopean jarriko du aldundiak, eta honako hondakin hauek bota ahal izango dira bertan:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa ontzi itxietan
  • Telefono mugikorrak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tinta kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  •  Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak

Galdakaoko Udalak herritarrei gogorarazten die herrian badagoela garbigune mugikor bat etenik gabe, eta birziklatzearen aldeko apustua egiteko deia egiten die.