Igo
  • 2018/06/04

Arratiak, Galdakao eta Zornotzagaz batera, gaueko bus zerbitzua martxan ipiniko dau jaietatik itzultzeko

Igorreko jaietan hasiko da asteburu honetan gaueko autobus zerbitzua, Arratiako udal Mankomunidadeak bultzatuta, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko lankidetzaz. Zerbitzu honek urtero-urtero onarpen handia dauka eta ekainaren 9tik irailera, Galdakaoko jaietara arte luzatuko da. Zerbitzuak Gaztedi Arratia Programearen finantziazinoa dauka, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia Proiektuaren barruan.


Gautxori hau normalean zapatutik domekara bitarteko gauetan eskainiko da, baina udalerri bakotxaren aukeren eta lehentasunen arabera moldatuko da. Juan B. Uriarte kalean (Laboral kutxan) eta Usansoloko tren-geltokian geratuko da.


Bi maiztasun eukiko dauz gauero: goizaldeko 02:30ean, autobus batek urtengo dau jaietan dagoan herriko geltoki batetik (herrigunetik hurren dagoan geltokitik, hain zuzen be), eta haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora joango da. Gauza bera egingo dau ordu bi geroago, 05:00ean.


Igorren, Galdakaon eta Amorebieta-Etxanon jaiek asteburu bi irauten dabenez, zerbitzu bat emongo da asteburu horreetako bakotxean. Guztira, 13 ibilbide izango dira: 9 Arratian, 2 Galdakaon eta beste hainbeste Amorebieta-Etxanon.


2018KO EGUTEGIA


IGORRE


Ekainak 9-16 (zapatua)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


BEDIA


Ekainak 23 (zapatua)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


ARANTZAZU


Ekainak 29 (barikue)


03:30h


Autobus geralekuan


DIMA


Ekainak 30 (zapatua)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


ZORNOTZA


Uztailak 14, 20 eta 21


02:30h / 05:00


Anbulatorioko paradan.


LEMOA


Uztailak 28 (zapatua)


02:30h / 05:00


Postetxearen ondoan


ZEANURI


Abuztuak 14 (zapatua)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


AREATZA


Abuztuak 28 (barikue)


02:30h / 04:30h


Autobus geralekuan


ARTEA


Irailak 8 (barikua)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


GALDAKAO


Irailak 8 eta 15


02:30h / 05:00


Laboral kutxan (J.B. Uriarte) eta Usansoloko tren geltokian