Igo
  • 2022/08/11

Argindarra hiru orduz etengo da asteazkenean, hobekuntza lanak direla eta

Datorren asteko asteazkenean, abuztuaren 17a, argindarraren hornidura etengo da hiru orduz udaletxearen inguruan. 

Iberdrolak jakinarazi duenez, instalazioetan hobekuntzak egiteko etengo du hornidura, 08:00etatik 11:00tara bitartean. Abisua jarriko da kaltetutako atarietan.

Etenaldi hori dela eta, tarte horretan ez da arreta zerbitzurik emango Esan bulegoan, tramitazioak egiteko ezinbestekoa baita argindarra.

Hauek dra kaltetutako atariak:

  • Juan Bautista Uriarte 53, 55, 57, 59, 61, 63, 70
  • Bilbo kalea 4, 6
  • Bizkai kalea 1, 5
  • Ermita ondo kalea 9
  • Kurtzeko plaza 1

Gainera ostegunean, abuztuaren 18a, argindarraren hornidura etengo da ere hurrengo puntuetan (12:00etatik 14:00etara): 

  • Estanislao Irazabal kalea, 5
  • Ibaizabal kalea 1, 5, 7, 8, 11, 13, 15, 17, 19

Sor litezkeen eragozpenen zergatia ulertuko delakoan, eskerrik asko.