Igo
  • 2018/06/15

Areto Dantza alkarteak ikasturte amaierako dantza dantzaldiaren gala eskainiko dau eta bertan 300 ikasleek parte hartuko dabe

Klaseak amaitu ondoren, Areto Dantza Elkarteak ikasleen dantza erakustaldiaren gala eskainiko dabe, ikasturtean ikasitakoa erakusteko asmoz. Exhibizioa Urreta kiroldegian izango da ekainaren 16an, zapatua, 19:00etan. Sarrera librea da aforoa bete arte.


Ekitaldian 300 ikasle inguruk parte hartuko dabe, dantza goreneko mailara daroen alkarteko lehiakideakaz batera. Maria Jesus Gutierrez, Areto Dantza alkarteko bazkideen artean oraintsu egin dan kartel-lehiaketaren irabazlea izango da gala hau iragarriko dauen kartelaren egilea.


Areto Dantza alkarteak datorren 2018-2019 deporaldirako inskripzio-epea ekainaren 17an zabalduko dau. Dantza klaseak hartzeko interesa daukienek inskripzioa era honetan egin leikie: www.areto.org web-orriaren bitartez edo Tximiolarreko egoitzan bertan, barikuetan, 18:00etatik 20:00etara.