Igo
  • 2018/03/15

Apirilaren 29ko Galdakaoko VII. Herri Kroserako inskripzino-epea datorren martiaren 26an zabalduko da

Galdakaoko VII. Herri Kroserako inskripzino-epea datorren martiaren 26an zabalduko da. Apirilaren 29an izango dan proban Bizkai kalea izango da ibilbidearen zati nagusia.


Aldez aurreko inskripzinoek (apirilaren 26ra arte) 5 euro balioko dabe eta on-line bidez (www.galdakao.eus) edo, bertaratuta, Esan Bulegoan egin ahal izango dira. Probaren egun berean, standean egindako inskripzinoek 10 euro balioko dabe. 14 urtetik beherakoek (2004tik aurrera) eta kategoria paraolinpikokoek EZ DABE ORDAINTZEN.


Kategoriak eta distantziak:


2060 metroko zirkuitua. Asfaltatuta. Urretan.


Kategoriak eta distantziak:


Benjaminak (2008. eta 2009. urteetan jaioak, 9-10 urte):


Urteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 600 metro. Itzuli 1 "A" zirkuituari.


urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dabe nagusi batek lagunduta.


Oharra: 9 urtetik beherakoei laguntzen deutsien personek ez daukie inskribidu beharrik, baina, oroitzapenezko kamiseta eskuratu gura badabe, bai.


Kimuak (2006 eta 2007, 11-12 urte):


Urteera ordua: 11:15ean. Distantzia: 1.000 metro. Itzuli 1 "B" zirkuituari.


Haurrak eta Kadeteak (2003, 2004 eta 2005ean jaioak, 13-15 urte):


Urteera ordua: 11:30ean. Distantzia: 2.000 metro. 2 itzuli "B" zirkuituari.


Kategoria paralinpikoa


Urteera ordua: 11:45.


1)      Kategoria egokitua (Distantzia: 1.000 metro. B zirkuituari bira bat)


2)      Kirol trebetasuna (Distantzia: 2.000 metro. B zirkuituari bira bi)


Gazteak (2001 eta 2002an jaioak), Juniorrak (1999 eta 2000an jaioak), Seniorrak (34 urte arte) eta Beteranoak (35 urte edo gehiago):


Urteera ordua: 12:00etan.


Distantzia Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro. Itzuli 2 "C" zirkuituari.


Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro. 4 itzuli "C" zirkuituari.


Parte hartuko daben atletek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dabez.


Sariak:


1. senior gizonezkoa: Garaikurra+txapela.


1. senior emakumezkoa: Garaikurra+txapela.


Sariak eskudirutan, lehenengo hiru sailkatu gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat kategoria absolutuan: 150 euro (1.), 90 euro (2.) eta 60 euro (3.).


Saria herriko lehenengo sailkatu gizonezkoarentzat eta emakumezkoarentzat kategoria absolutuan.


Garaikurrak lehenengo hirurentzat, kategoria eta sexu bakoitzean.


Oroigarri gisa, kamiseta bat oparituko da dorsala hartzean.


Sarien zozketa, probaren amaieran. Zozketa egin ondoren, saritutako pertsona ez balego, sari hori barriro zozketatuko da.


Poltsa bat janari eta freskagarriak, parte hartzaile bakoitzarentzat proba amaitutakoan.


Ez da onartuko txakurrakaz parte hartzea, lasterketa ez oztopatzeko.


Informazino gehiago: www.galdakao.eus