Igo
  • 2019/04/01

Apirilaren 1ean zabalduko da Galdakaoko udalekuetan izena emoteko epea, guztira 580 plaza eskaintzen dirala

Apirilaren 1ean, astelehenez, zabalduko da aurtengo udalekuetarako izena emoteko epea. Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak apirilaren 12an itxiko dau epe hori.


Izen emoteko lekuak eta ordutegiak ohikoak izango dira:


ESAN bulegoa: 08:00-14:30


Hezkuntza eta Euskara (Torrezabal KE): 08:00-13:30


Txapelena KE: 15:30-20:30


Aperribai HI: 09:00-13:30 / 15:00-16:30


Udalekuak uztailaren 1etik 24ra bitartean izango dira eta 3 eta 11 urte arteko haurrei zuzenduta dagoz. Kasu honetan, 2018ko 550 plazatik, aurtengo 580 plazara pasako da. Jarduerak 10:00etan hasiko dira, jasotzeko zerbitzua 09:00etan hasiko bada be. Jardunaldia 13:30ean amaituko da.


Izena emoteko prezioa apirilaren 11tik hasita ezarriko da, publikoki ezagutzen emonaz.


Udalekuak planteatzen dira umeek udako aisialdian euren artean euskerea erabiltea sustatzeko helburuagaz. Era berean, umeen arteko bizikidetza eta parte-hartze ohiturak be bultzatu gura dira.


Zonaka plazen banaketa ondokoa litzateke (ustezko banaketa):


Aperribai: 80 plaza.


Herrigunea: 390.


Usansolo: 110.


Galdakaoko udalaren Hezkuntza eta Euskara Arloak eskubidea izango dau plaza-kopurua, baita begirale-kopurua be, egokitzeko, inskripzinoa ezagutu ondoren, adin-tarte bakotxa ikusita, dagoan egiazko errealidadearen arabera, plazen guztirako kopurua gainditzen ez dan bitartean.


Emondako izenen kopuruak eskainitako plaza kopuru maximoa gaindituko baleu, maiatzaren 7an zozketa egingo da (Gandasegi, 17:30).


Uri-udalekuak, adierazotako egunetan izango dira, goizeko ordutegian, gitxiendik, hiru ordu eta erdi/eguneko.