Igo
  • 2020/03/20

Aperribaiko konsultorioan artatzen diren herritarren kasuak Galdakaoko anbulatoriora igaro ditu Osakidetzak

Aperribaiko konsultorioa itxi egin duela jakinarazi du Osakidetzak; bertan artatzen diren herritarrei Galdakaoko anbulatorioan emango zaiela zerbitzua, hemendik aurrera.


Beraz, berrantolaketa horrek eragiten dien herritarrek Galdakaoko anbulatoriora deitu beharko dute osasun zerbitzuak behar izatekotan. Hona telefonoa: 94 600 74 00.


Osakidetzak emanda zituen hitzorduak mantendu egingo ditu eta horiei guztiei emango die arreta, baina Galdakaoko anbulatorioan. Osasun etxea bera ari da paziente horietako bakoitzarekin kontaktuan jartzen aldaketaren berri emateko.


Bizi dugun alarma egoerara mugatuko den aldaketa da honakoa.