Igo
  • 2020/09/16

Aperribaiko igogailuak, dagoeneko martxan

Dagoeneko martxan daude Aperribaiko lehen bi igogailuak eta arrapala mekanikoa. Irailaren 16an, asteazkenean, goizean, bertoko bizilagunek aukera izan dute era erosoan aldapak saihesteko, eta hemendik aurrera, erabileraren ondorioz arazorik sortu ezean, astean zazpi egun eta egunean 24 orduz erabilgarri egongo dira.


Aldi berean, gune horretan egiteke dauden gainerako proiektuek euren bidea jarraitzen dute, Aperribaiko bizilagunei ahalik eta mugikortasun mailarik handiena eskaintze aldera.


Goizean zehar Iņigo Hernando alkateak, Asier Eguiraun zinegotziak, Estepan Goioaga Udaltzaingoaren buruak eta Gonzalo Ispizua udal arkitektoak igogailuen funtzionamendua egiaztatu dute.