Igo
  • 2022/01/07

Aperribaiko hirugarren igogailua eraikitzeko obrak astelehenean hasiko dira

Bizkai kalea asfaltatzeko lanei ere astelehenean berrekingo zaie

Astelehenean hasiko dira Aperribaiko hirugarren igogailua eraikitzeko lanak. Aipatutako igogailua N-634 errepidetik, Olabarrieta 1etik, anbulatorioko haur parkera joango da, eta obrek inguruko aparkalekuei eragingo die, anbulatorioko haur parkearen ondokoei. Momentuz, bost aparkalekutan izango dira eraginak, eta ezin izango da astelehenetik bertan aparkatu.

Horrez gain, eskaileratako oinezkoen pasabidea desbideratu behar izango dela aurreikusten da. Beraz, astelehenean hasi eta obrek iraun bitartean, egokitzapenak egongo dira inguruetan.

Bestalde, astelehenean bertan berrekingo zaio Bizkai Kalea asfaltatzeari. Horretarako, Urreta eskolaren alboan dagoen biribilgunetik (Frai Ignazio kaletik) A8 autobidearekin lotura duen biribilgunera arte dauden aparkalekuak libre utzi beharko dira.

Hori dela eta, ibilgailu arinentzako pasabidea desbideratu egingo da eta esan bezala, Gorbeia Mendi kaleko eta Bizkai kaleko aparkalekuetan eragina izango dute obrek. 15 bat eguneko epean burutzea aurreikusten da.