Igo
  • 2021/09/01

Aperribaiko frontoiak ordutegi berezia izango du irailaren 23ra arte

Aperribaiko frontoiak ordutegi murriztua izango du ohiko erabiltzaileentzat datozen hiru asteetan. Urreta kiroldegia Covid-aren kontrako txertaketetarako erabiltzen ari dela eta, hainbat kirol elkartek bere entrenamenduak Aperribaiko frontoian egingo dituzte. Horretarako, Udalak instalazio hauek txukundu ditu, porterietako sareak jarriz, alboko txokoa egokituz komunak erabiltzeko eta materiala eta arropa aldatzeko eta garbiketa lanak eginez, astero egingo direnak. Taldeen erabilera honen ondorioz, gainerako erabiltzaileentzat mugatua egongo da erabilera astean zehar.

Astelehen eta ostegunetan 19:00etatik aurrera erabiliko dute frontoia kirol elkarteek, eta astearte, asteazken eta ostiraletan 20:00etatik aurrera. Ordu horietan bestelako erabiltzaileentzat itxita egongo da, hilaren 23ra arte.

Egoerak eskatzen dituen beharretara egokitu beharra ulertuko delakoan, ordutegi hori errespetatzea eskatzen du Udalak, aldez aurretik eskerrak emanez.