Igo
  • 2021/04/30

Aperribaik Udaleko gizarte langilearekin aurrez aurreko arreta zerbitzua izango du datorren astetik aurrera

Maiatzaren 4tik aurrera, asteartea, Galdakaoko Udaleko Gizarte Langilearekin aurrez aurreko arreta zerbitzu berria jarriko da martxan Aperribain.


Auzokoek urtetan egindako eskaria da hau. Zerbitzua asteartero eskainiko da udal liburutegian, 9:00etatik 12:00etara, eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 944 010 545 telefono zenbakian.


Hauetako edo antzeko egoeran daudenei edo halako zalantzak dituztenei zuzendutako zerbitzua da, besteak beste:


. Mendeko senide bat zaintzeko zer laguntza dut?


. Zer laguntza ekonomiko jasotzeko eskubidea dut?


. Nire bikote harremanak ez du funtzionatzen. Zer egingo dut?


. Nola lagun diezaiokezu nire seme/alaba adingabeari?


. Nire gurasoak adinekoak dira, baliabideei buruzko orientazioa behar dut.


. Erretiroa hartu berri dut. Zer jarduera dago niretzat?


. Banatzen ari gara. Nola ekin diezaioket familia egoera berri honi?


. Nire etxean indarkeria dagoela uste dut. Zer egin dezaket?


. Aperribaira iritsi berri naizen atzerritarra naiz. Zer egin dezaket?
etab.



Halako egoeraren batean dagoenak gizarte langileari aurkeztu ahalko dio arazoa aurrez aurre Aperribain bertan, eta langileak harrera, balorazioa eta diagnostikoa egingo ditu, eta eskatzailearen eskura jarriko ditu egoerari aurre egiteko  dauden baliabideak.


Gizarte zerbitzuen eginkizunen artean, honako hauek daude:


. Pertsonei informazioa ematea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioei buruz, bai eta beraien eskubide eta betebeharrei buruz ere.


. Eskaerak eta egoerak baloratzea eta planteatutako gizarte premiei erantzutea.


. Mendekotasun, babesgabetasun eta gizarte bazterketako egoeren ondoriozko egoera pertsonal eta familiarrei erantzuteko jarduerak eta esku-hartzeak abian jartzea.


. Pertsonen, familien eta taldeen hobekuntza, ongizatea eta gizarteratzea errazten duten baliabideak eta bitartekoak eskaintzera bideratutako esku-hartze programak garatzea.


. Dagozkion prestazioak eta laguntzak izapidetzea, kudeatzea eta koordinatzea.


Udalak herritarren eskaerei erantzuteko lanean jarraituko du, ahal den neurrian dauden zerbitzuak zabalduz eta auzoetara hurbilduz