Igo
  • 2018/09/11

Aperribai HIko ikasturtea 650 metro koadroko patioko estaldura estrainatuz hasi da, 275.000 euro inbertidu ostean

Aperribai HIko ikasturtea ekipamentu barri bategaz hasi da, bertan kirolak, heziketa eta jarduera ludikoak burutu ahal izateko. Estaldura 650 metro koadroakoa eta zeharrargikoa da, bertan zentroko zuzendaritzagak koordinatuta izango diran eskolaz kanpoko jarduerez gain, aitatutako erabilerak ere ahalbidetuz.


Oraingo zuzendaritzak, zentroko IGEa eta Galdakaoko udaleko gobernu-taldekokideak, Ibon Uribe buru dala, parte hartu dabe azpiegitura horren aurkezpen publikoan. Lanek lau hileko iraupena izan dabe eta 275.000 euro inguruko inbertsinoa.


"Obra honen atzetik denpora luzean ibili gara bai zentroa bai gobernu-taldea eta orain errealidade bihurtuta ikusi geinke. Atera gura izan dodan arantzatxoa kentzea lortu dot, zentroari eta Aperribai osoari hobekuntza oso garrantzitsua emonez", komentau dau Uribek. Fernando Izagirre Hirigintzako zinegotziak nabarmendu dau ekipamentu honek auzorako daukan garrantzia: "Zentro honetako ikaslea izan naz, bere horma artean olgetan eta ikasten. Hobekuntza hau kalidadezko jauzi bat da, udalaren eta eskola-kontseiluaren arteko alkarlanaren emaitza".


Uribek eta Fernando Izagirren berba berezi batzuk izan dabez Manoli Garcia, urte askoan zentroko zuzendaria, udal honetan erretiratu danarentzat, garapen honetan eskaini dauen laguntzagaitik eta konplizidadeagaitik eskerrak emonaz. Gaur egun, Yolanda Bisus zuzendariak azpimarratu dau azpiegitura honek garrantzia handia izango dauela eskola inguruan hainbat ekintza burutu ahal izan daitezan.


Hain zuzen be, proiektuari lotutako obren helburua zan estaldutako eremua gehiago erabili eta gozatu ahal izatea


Horretarako, patio osoa babestuko dauen estalkia proiektatu da, ura bape ez sartzea saiatuz. Era horretan, 650 metro koadro estalduko dira. Patioko eremu guztia estaltzean, ibilbidea eurirako guztiz estalduta eta babestuta egongo da, eraikineko sarbidetik pistetaraino.


Obra honen proiektuaren arabera, metalezko egitura daukan estalkia ipiniko da eta akabera polikarbonato konpaktu zeharrargiaz. Egituraren inklinazioa %5ekoa izango da, urak eraikinaren aldera isuriz eta goialdea hego-ekialdeko hegal aldera geratuz. Hegal horretan, estalkiko material bereko itxitura bertikala jarriko da, estaldutako gunera euri eta haize boldadetatik babesteko.


Egiturak 5 arkupe paparelo izango ditu erdian, zutabe bi eta haga batez osatuta.


Arkupe horreek 6,35m-ko tartea izango dabe eta saskibaloiko eta areto-futboleko pistak estalduko dira, eremu diafanoa eratuz, tartean zutabe barik.


Obra hau akabauko da patioko lurzorua hobetuta. Interbentzino hori 2019ko aurrekontuetan jasotzeko asmoa dago.