Igo
  • 2021/11/05

Aperribai behealdetik anbulategira arteko igogailua eraikitzeko lanak esleitu dira eta 2022 erdirako martxan espero da

Aperribaiko maldek eragiten dituzten irisgarritasun arazoak gainditzeko egitasmoak aurreikusten dituen bost igogailuetatik bi martxan daude udaberritik, eta, datorren urte erdi aldera, hirugarren bat ere martxan egongo dela aurreikusten du Udalak: auzoaren behealdetik anbulategira arteko igogailua eraikitzeko lanak esleitu dira. Lanak urtarrilean hasiko direla espero da, eta, ezustekorik ezean, 2022 urte erdialderako amaituta egongo direla.

Hortaz, batetik, Aperribaiko anbulategia gainaldeko frontoi inguruarekin lotzen duen igogailua martxan dago, eta gorago eraikiko den igogailuarekiko lotura egingo duen arrapala mekanikoa ere bai. Baita Aperribai 34 eta 46 zenbakien arteko igogailua ere.

Orain, auzoaren behealdetik anbulategira arteko zatia erraz igotzea ahalbidetuko duen gailua eraikiko da. Auzokide guztien irisgarritasuna nabarmen hobetuko du neurriak, eta bereziki, osagilearengana joateko beharra dutenena.

Are, mugikortasunean, irisgarritasunean, erosotasunean eta zerbitzu publikoan aurrera egiteko helburu berberarekin, beste lan batzuk ere egingo dira igogailua eraikitzearekin batera: Dozena bat aparkaleku sortuko dira anbulategiaren ondoan, eta anbulantzientzako edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonak hartu eta uzteko gune bat. Era berean, arrapalak eraikiko dira anbulatorio aurreko plazan, dauden koskak saihestuta irisgarritasuna hobetzeko.

Campezo enpresari esleitu zaizkio lanak 662.000 euroren truke.