Igo
  • 2019/05/24

Antzerki Zaletuen XXII. Mostra Galdakaora dator maiatzaren 29tik hasita helburu solidarioarekin

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, maiatzaren 29tik ekainaren 6ra, Antzerki Zaletuen XXII. Mostra izango da, aurreko urteetan eskainitako programa finkatuz eta arte eszenikoen zirkuitu profesionaletik kanpo dauden taldeei beren-beregi antolatutako lehiaketa bideratzeko helburu berarekin.


Gainera, mostra honek helburu solidarioa izango du, biltzen dirua DYAren U-SOS programaren alde izango delarik.


"Mostra honek hogeita bigarren edizioa beteko du aurtengoarekin, kasu honetan bezala, antzezlana mimoz prestatuta, aurkeztuko diguten Elkarteen bultzadaz. Aukera bakarra da arte eszenikoen talde zaletuek jendaurrean euren afizioa eta dedikazioa aurkeztu ahal izan dezaten, edizioz edizio batu duten esperientziaz maila gero eta altuagoa eskainiz", adierazi du Ainhoa Agirregoikoa Kultura Arloko zinegotziak.


"Hogeita bosgarren edizioaren bidean gaude eta horrek ikaragarrizko meritua eta aitortza da posible egiten duten talde hauentzat, publikoaren aldetik erantzun ona izaten baitute. Kalkulatzen dugu 4.000 pertsona, edizio bakoitzeko 180 pertsona, etorri direla hogei urte hauetan erakusleiho eszeniko honetara, Galdakaoko kultur munduan harro egoteko modukoa", gaineratu du Agirregoikoak, talde hauen ordezkariz lagunduta.


Edizio honetan lau antzerki-taldek hartuko dute parte: Aztiak, Alborada Berri, Izarra eta Galdarra-HHI Galdakao.


Antzezpen guztiak 19:30ean izango dira, prezio bakarrarekin, 3 eurokoa publiko orokorrarentzat eta 2,5 euro Torrezabaleko bazkideentzat eta hamar pertsona edo gehiagoko taldeentzat. Era berean, 0 LERROA ere egongo da, beste urte batez, sarrera sinbolikoak saltzeko 3 eurotan.


Programa ondokoa da:


Maiatzak 29


IZARRA


Pinceladas de amor, desamor y humor y mucho más de Tricicle


Maiatzak 30


AZTIAK


Desesperadas


Ekainak 4


GALDARRA - EPA Galdakao


25 urte teatro EPA


Ekainak 6


ALBORADA BERRI


Cosas de papá y mamá