Igo
  • 2019/09/30

Antzerki ikasturteko epea zabalik

Antzerkigintza arrakasta handiko formazio-eskola da Galdakao udalerriko ikasleen artean. Hezkuntza eta Euskara Arloak 2008-2009 ikasturteaz geroztik eten barik eskaini izan ditu tailerrok Galdakaoko hezkuntza-zentroetan, bai eta hezkuntza-zentroetatik kanpo ere. Xederik behinena, zeharkakoez gainera, euskarazko komunikazio gaitasuna eta, bereziki, ahozko adierazpena aberastea da.


Hala ere, euskararen erabileran eragin ez eze bertan jorratzen diren eduki ezberdinen bitartez, ikasleen garapenean erabakigarriak diren aspektuak sustatzen dira: talde-lana, kontzentrazio ahalmena, memoria, gorputzaren kontzientzia eta adierazpena, imajinazioa, erritmoa, psikomotrizitatea, etab.


Antzerki-eskola, bereziki, 8 eta 16 urteko gazteei dago bideratuta eta 2018-2019 ikasturtean 12 talde sortu ziren udalerriko hezkuntza-zentroetan eta orotara 150 ume inguruk parte hartu zuen egitasmoan. Gainera, SAINETE taldea ere sortu zen, iazko programan parte hartu zuten ikasleen gurasoek osatua.


Ikasturte amaieran, ostera, eskolen arteko topaketa antolatzen da, ikasle talde bakoitzak berak prestatutako antzezlana jendaurrean erakusteko. Ume kopurua dela-eta, saio ezberdin bi antolatzen dira.


📝 2019-2020 IKASTURTEAN IZENA EMATEA


Epea: irailak 23 - urriak 6


Lekua: Galdakaoko Udaleko webgunea > euskaraz bizi > arte eszenikoak


Nori zuzenduta: LH 3-6 eta DBH 1-4


+ Sainete taldea: antzerki-eskolan parte hartzen duten gazteen gurasoek osatuko dute.


Oharra: aurten, lehenengoz izen ematea Udaleko webgunetik bakarrik egingo da.


ONLINE IZENA EMATEA HEMEN: https://www.galdakao.eus/arte-eszenikoak/