Igo
  • 2018/06/14

Andrea de la Hera igerilari gadakoztarrak itsaso zabalean jokatzen dan La Benedicta zeharkaldia irabazi dau

Andrea de la Hera emakumezkoen kategorian La Benedicta zeharkaldiaren hamabigarren edizinoaren proba nagusian gailendu da. Halan, CNW Sestao-k, Bilboko Portua eta Ibaia Fundazioaren eta Sestaoko udalaren laguntzaz, Sestaoko uretan antolatutako Kirol V. Asteburuari amaiera ezin hobea emon deutso


Dartsenan ehun bat parte-hartzaileren aurrean, Andreak lasterketako 2.600 metroak 36 minutu eta 45 segundotan bete ebazan.


Andrea de la Hera Galdakao Igeriketa Taldeko entrenatzailea da.


Gizonezkoen probako irabazlea Xabier Tijero izan zan eta Iskander Saagrminaga, klubagaz entrenatzen dauen distantzia luzeko igerilaria, bigarren postuan geratu zan.


Bizkaiko udako txapelketa junior eta absolutua


Beste alde batetik, asteburu honetan, hilaren 16an, zapatua, eta ekainaren 17an, domeka, Santurtziko Mikel Trueba igerilekuetan, Bizkaiko Txapelketa Junior eta Absolutua jokatuko da.


Galdakaoko Igeriketa Taldeak ordezkaritza zabalagaz parte hartuko dau txapelketa honetan.